Larramendiren it zala Terrerosen euskal hiztegian


Save this PDF as:
 WORD  PNG  TXT  JPG

Tamaño: px
Comenzar la demostración a partir de la página:

Download "Larramendiren it zala Terrerosen euskal hiztegian"

Transcripción

1 Larramendiren it zala Terrerosen euskal hiztegian (The imprint of Larramendi on Terreros Basque dictionary) Pagola, Rosa M. Deustuko Unib. Unibert sitateen Etorbidea, Bilbo Jaso: BIBLID [ (2010), 25; ] Onartu: Ezaguna da Larramendiren eragina XVIII. eta XIX. mendeetako euskal idazleengan. Bestalde, orain arte ez da jakin Esteban de Terreros y Pandok, bere hiztegi ospet suan batez ere, arlo ezberdinetatik euskarari egin dion ekarria. Lan honetan hori da azalt zen dena, hain zuzen: Terrerosek, bere hiztegian batez ere, Larramendirengandik jaso izan zuena eta, neurri on batean, baita berak bere kabuz sortutakoa ere. Gilt za-hit zak: Larramendi. Terreros y Pando. Hi zkunt zaren historiografia. Hi zkunt za-ideiak. Diakronia. Euskara. Ortografia. Lexikografia. Es conocida la influencia de Larramendi en los escritores vascos de los siglos XVIII y XIX. Por otra parte, hasta ahora era desconocida la aportación realizada al euskera desde distintos campos por Esteban de Terreros y Pando en su famoso diccionario. En el presente trabajo se expone precisamente el material recogido por Terreros en su diccionario, sobre todo de Larramendi, pero también, en buena medida, de su invención. Palabras Clave: Larramendi. Terreros y Pando. Historiografía lingüística. Ideas lingüísticas. Diacronía. Euskera. Ortografía. Lexicografía. On connaît l influence de Larramendi chez les écrivains basques des XVIII ème et XIX ème siécles. Cependant, l apport réalisé à l euskera depuis différent s domaines par Esteban de Terreros et Pando dans leur fameux dictionnaire demeurait jusqu à maintenant méconnu. On présente précisément dans ce travail le matériel recueilli par Terreros dans son dictionnaire, qui est une œuvre essentiellement de Larramendi, mais qui est également, en grande partie, de son invention. Mot s-clés : Larramendi. Terreros et Pando. Historiographie linguistique. Idées linguistiques. Diachronie. Euskera. Orthographe. Lexicographie. Oihenart. 25, 2010,

2 1. AITZIN SOLASA Esteban de Terreros jesuita bi zkaitarraren lan handian sakont zeko aukera ezin hobea eskaini zen bere jaiot zaren III. mendeurreneko ospakizunean 1. Zient zia esparru ezberdinetara zabalt zen den jesuitaren ekarri aberat sa orain ari da agert zen eta argitara aterat zen. Hala ere, zenbait arlo ezagunagoak izan dira eta, azterketa mailan, ibilbide luzeagoa izan dute haren hiztegitik abiatuz 2, gaztelaniaren inguruko lexikografiak batez ere. Terrerosek euskarari eman zion gunea, aldiz, ez da ezaguna izan eta beti kanpoan gelditu da azterketa lexikografikotik. Badu, ordea, zer aipatu eta arakatu bai Paleografía lanean 3 nola hiztegian, eta inoiz ez da berandu aurretiko hut segiteak betet zen hasteko. Hain zuzen, horren inguruan aritu nint zen ni neu eta euskarari buruz egiten dituen aipamenak eta agert zen dituen hi zkunt z ideiak aztertu nituen euskararen historiografia osat zeko eta, bide batez, gaztelaniarena ere lagunt zeko 4. Bestalde, Terrerosen Hiztegia gaztelerarena bada ere, hit zen sarrerak frant sesez, italieraz eta latinez eman zituen. Ez zuen, bada, elebakarreko hit ztegia egin, eleanit zekoa baizik 5. Hauei gaineratu behar zai zkie grezieraz eta euskaraz sartu zituenak, hit zen jatorria adierazteko, bai, baina ez horretarako soilik, euskararen kasuan behint zat. Bestela, nola ulertu Terrerosek berak, gero argitarat zaileek errespetatu ez zuten izenburua Hiztegiari ematea? 6 Beste hi zkera berezi bat zuek ere bat zen ditu, hala nola espainolaren penint sulako hi zkera dialektalak: asturianismoak, Andaluziakoak; gaztelaniaren Cuenca, Madril, La Mancha, La Alcarria, Murt ziakoak; baita Aragoi, Errioxa eta Kataluniakoak ere; eta, a zkenik, Ameriketakoak ere bai. Horiez gain, zenbait t xinerakoak edo t xineran jatorria zutenak; eta aipat zekoa da nola bilt zen duen ijituen jargoia ere, aberat s eta interesgarria. Hit z batez, lan izugarri handia edozein aldetatik begiratuta. 1. Deustuko Unibert sitateko Euskal Gaien Institutuak antolatu zuen kongresu monografikoa Esteban de Terreros y Pando: bi zkaitarra, poligrafoa eta jesuita XVIII. mendeko erronken aurrean izenburupean. Han emandako t xostenak, komunikazioak eta beste zenbait material Larrazabal, S. eta Gallastegi, C. (Koord.), (2008) argitalpenean ikus daite zke. 2. Diccionario castellano con las voces de ciencias y artes y sus correspondientes en las tres lenguas francesa, latina é italiana, Esteban de Terreros y Pando ( ). 3. Espectáculo de la Naturaleza, o conversaciones acerca de las particularidades de la Historia Natural lanaren XIII. alea Paleografia ri eskaint zen dio, hain zuzen. Ikus, E. Terreros y Pando (1758). 4. Terreros y su contribución a los estudios de la lengua vasca, lehenengo oharrean esaten den Kongresuan irakurri zen t xostena, in Pagola (2008a). 5. Horrela nazioartekoa bihurtu zuen hiztegia berak sarreran esaten duen bezala: Todo esto me movía a tomar el trabajo de formar un Diccionario completo, en cuanto me fuese posible, no solo castellano, sino también de unos idiomas que le hiciesen universal en casi toda la tierra: tales me parecieron añadidos al nuestro, el Francés, el Latín y el Italiano, idiomas con que se puede hoy ciertamente dar la vuelta al universo (Sarrera: vj. or.). 6. Izenburuak horrela zioen: Diccionario en Español, Frances, Latino, Italiano, Vascongado, Griego. Honi buruz ikus Pagola (2008a: ). 118 Oihenart. 25, 2010,

3 Terreros izan zen lehenengo lexikografoa ohart zen XVIII. mendean zient zietan gertaturiko aurkikunt za berrien terminoak hiztegian jaso behar zirela, eta horiekin batera beste arlo semantiko aunit zetako hit zak ere bildu zituen 7 ; errepertorio dialektalez eta bestez, noski. Bestalde, Terrerosek bere Hiztegian euskarari eman zion present zia ez zen t xikia izan. Egin zion sarreran esaten zuen: he tenido que poner la mira en términos [ ]; de que van en cuatro idiomas y muchas de ellas en seis (Sarrera: xxxiv. or.). Zenbat dira sart zen dituen euskal hit zak? Esan daiteke, azepzio bakoit zari ezart zen di zkion aldakiak alde batera ut ziz, 1729 direla. Merezi zuen, bada, turt zioztarrari euskararen historiografian ere leku bat egitea 8. Terrerosek bere herrian ez zuen euskaraz ikasteko ez girorik ez aukerarik izan, eta euskaraz ent zutekorik ere ez, gurasoak eta sendia Turt zio zkoak zirelako. Gazterik irten behar izan zuen herritik Madrilera, aita hil bait zit zaion, eta ordutik aurrera bere bizit za guztia Euskal Herritik kanpo eman zuen, tarteka hona zenbait bidaia egin zituen arren. Hala ere, bere lanetan, hiztegian batez ere, euskararen present zia nabarmenaz gain, Euskal Herriari eta euskarari berari zi zkien errespetu, miresmen eta maitasuna nonahi agert zen dira. Beraz, sahiet s ezin daitekeen galdera hauxe da: nondik eta nola sortu eta garatu zit zaion sentimentu hori? Eta erant zuna, zalant zarik gabe, bat da, Aita Larramendiren eraginagatik. Ez da zail bi pert sonaia hauek erkat zea eta elkarren artean ezaugarri amankomunak aurkit zea: biak izan ziren jesuitak, formazio sakonekoak eta langile handiak; biak euskalt zaleak; biak euskal apologistak; biak, besteak beste, lexikografoak eta hiztegigileak, beren hiztegiak egitean helburu ezberdinak izan bazituzten ere. A zkenik, esango nuke, biak izan zirela, hainbat gauzetan, ait zindariak. Edonola ere, zenbait puntutan, Aita Larramendik aurrena hartu zion, besteak beste zaharragoa zelako, Larramendi urtean jaio bait zen eta Terreros 1707.ean. Biak adin beret suz hil ziren: 76 urtez andoaindarra eta 75ez Turt zio zkoa. 1767an, jesuitak Espainiatik erbesteratuak izan zirenean, Terrerosek Italiara joan behar izan zuen eta han hamabost urte egin zituen hil arte, 1782an. Larramendi ez zuen harrapatu herbesterat zeak, 1766an hil bait zen. Hamazazpi urteren aldia ez da, agian, behar adinakoa gipu zkoarraren lanek besteenetan eraginik izan zutela esateko, baina, kasu honetan, zenbait xehetasunek horrela izanen zela iradokit zen dute. Larramendiren Diccionario Trilingüe 1745ean argitaratu zen. Ez dakigu noiz hasi zen hiztegia egiteko informazioa jasot zen, baina Loiolara bildu zen bezain laster hasiko zen ziurrenez, beraz, urtearen inguruan 9. Terreros Larramendiren hiz talde ezberdinetan kokat zen dituzte Azorin Fernándezek eta Santamaría Pérezek Terrerosen Hiztegian jaso dituzten 189 arlo semantikoak (2004: 55-56). 8. Aurreko argitalpenean esaten genuen zirela bilt zen zituen euskal hit zak. Baina, bere Hiztegia berriro ere zeha zki arakatu ondoren, hit zen kopurua goian esan den zenbakitara gehitu behar da. Hit z zerrenda osoa Pagola (2008b) lanean, hiztegian jaso diren agerpen guztiak, bakoit zari dagokion gaztelania zko sarreraz eta esanahiez osaturik, bilt zen da. 9. P. Altuna (2002: 263). Oihenart. 25, 2010,

4 tegia argitaratu zen urte berean, 1745ean alegia, hasi zen berea egiten 10 ; izan zuen, bada, haren lana eskura izateko aukera. Bestalde, euskara zko hit zen hiztegia egitearen xede nagusia gaztelania zko hainbeste hit zen euskal jatorriko etimologia ematea izan zuen, eta Terreros ere, euskara zko hit zak sart zen zituenean, ez zen helburu horretatik hain urruti ibili. Eskutara izan ez ezik, ongi miatu ere egin zuen, askotan aipat zen baitu Larramendi eta haren Diccionario Trilingüe, nahiz Sarreran nahiz bere hiztegiko euskal hit zen sarrera aunit zetan: Pongo al Diccionario del Padre Manuel de Larramendi por ejemplo (Sarrera: v. or.); V. El Padre Manuel de Larr. Dicc. Tril. donde trahe (Sarrera: xxj. or., 1. oharrean). Gut xiagotan bada ere, Larramendik idat zi zuen lehenengo lan apologetikoa ere aipat zen du 11. Ez dugu inon aurkitu, ordea, hurrengo urtean, 1729an, argitaratutako El imposible vencido. El Arte de la lengua bascongadari buru zko aipamenik 12. Larramendiren it zala Terrerosen arlo ezberdinetako lanetan agert zen da, baina hemen, hi zkunt zaren eremura mugatuz, lexikografiari dagokiona, gainetik bada ere, azalt zen saiatuko gara. 2. TERREROSEN IDEIA LINGUISTIKOAK Terrerosen formazioa sakona zen, aberat sa eta arlo aunit z hart zen zituena. Pert sona jakint sua zen, hit z honen ohiko esanahian. Irit zi tinkoetakoa zen, bestalde, eta ez zen inoren irit zietara nolanahi makurt zen. Gogora dezagun, esaterako, Real Academia de la Lengua Castellanak aurretik egin zuen hiztegia goraipatu arren, berak bere hiztegiaren sarreran saihestu egiten ditu Akademiak ezarritako irizpideak, eta jokabide bera ageri du hit zen hautaketan ere 13. Erret Akademian sart zeko eta bertan parte hart zeko gomitari uko egitea ere aski esangurat sua da 14. Halaber, Terrerosek ideia linguistiko pert sonalak zituen eta egia bilat zen eta bere ondorioak aterat zen saiat zen zen. Pluche abateak idat zitako hit zak ez zituen oso gogoko izanen, lana gaztelaniara berak it zuli zuen arren: La Lengua Española, [ ] encerrada en un rincón del Mundo**, y no habiéndose distinguido en la literatura si no es por medio de libros de devoción**, que se pueden muy bien suplir, no combida a persona alguna a aprenderla. Terrerosek berak ipinitako asteriskoei ohar hauek erant si zi zkien hurrenez hurren: 10. M. Alvar Ezquerrak 1745ean hasi zuela esaten du; urtea finkat zeko, Terrerosek berak hiztegia egiteko eman zuen ordu kopuruen testigant zan oinarrit zen da, hirurogei mila baino gehiago izan zirela esaten baitu (Sarrera: ix. or.). 11. Sobre la antigüedad y Universalidad del Bascuence (1728), alegia. 12. Ezta ere ez aipat zen urtean, Madrilen, Larramendik argitaratu zuen Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria. Questión decidida si las provincias de Bizcaya, Guipúzcoa y Alaba estuvieron comprendidas en la antigua Cantabria. 13. Ikus E. Jiménez Ríos (2008: 795. or. eta hur.). 14. Ikus Alvar Ezquerra (1987: xvi) eta P. Álvarez de Miranda (1992: 565) 120 Oihenart. 25, 2010,

5 A casi toda la América descubierta, buena parte de Asia y muchos otros parages de Europa en que se habla la Lengua Española no paraece justo llamarles un rincón del Mundo, siendo la mayor parte de él, Las Bibliothecas de España nos dicen que no está su Nación tan pobre de Libros de Literatura; y tal vez las estrangeras han sabido aprovecharse de ellos 15. Bazuen, bai, nortasuna eta kemena bere ideiak agert zeko eta, behar izanez gero, haiei eusteko ere. Euskarari dagokionez ere irmoki eta modu ezberdinez ematen du adit zera bere irit zia 16. Irit zi hau, agian, ez da beragandik espero zitekeena, izatez objektiboa eta arrazionalista bait zen, baina, bere garaikoa izaki, XVIII. mendean defendit zen ziren ideien inguruan mugitu zen, beti ere euskararen alde tinko eginez. Paleografía española 17 lanean, erromatarrak etorri baino lehenago Penint sulan mint zat zen ziren hi zkunt zak deskribat zen dituenean, ez dirudi arazorik duenik euskararen kokapena ezart zeko: a excepción de la Cantabria, que conservó su antiguo idioma, que oy llamamos Bascongado, o Vascuence (1758: 6). Penint sula guztiko hi zkunt z egoeraz, berriz, ez zuen hain garbi hi zkunt za bakar bat edo asko mint zat zen ote ziren, zalant zan uzten baitu, pasarteren batean erreparo gut xiagoz esaten badu ere: la lengua de los españoles originarios era entonces acaso sola y única la que ahora llamamos vascongada (1755: 338). Aldiz, Paleografiaren bigarren edizioan, hiru urte geroago, zalant za berdina agertu arren, aldaketa esangurat su bat eransten dio, egin zitekeen hi zkunt za bakarra dialekto askotan banandua egongo zela iradokiz 18. Garbiago mint zat zen da Hiztegiaren sarreran. Hi zkunt za anit zen ideia baztertu gabe, Espainiako lehenengo hi zkunt za euskara izan zela esateko ez du ke zka handirik: Sea el Lenguaje primitivo de España el que se fuese: háyanos venido con Tubal [ ] ó Tarsis [ ] como lo han querido tantos; ó solo con sus sucesores, a que se inclinan otros [ ], haciendo como quiera su viaje desde los Campos de Senaár, como uno de los setenta y dos Idiomas en que se confundió ó dividió [ ] aquel primero infundido por Dios en el principio á nuestros primeros padres. 15. Espectáculo lanaren barruan t xertatua dagoen Carta de un padre de familias ida zkian dago (XI. alean, 1773: or.). 16. Terrerosek euskal apologista bezala eta euskararen inguruan zituen ideiak hemen baino zabalago azalt zen dira (Pagola, 2008: eta orrrialdeetan). 17. N. Plucheren obran Espectáculo de la Naturaleza (16 ale), gaztelaniara Terrerosek it zulia kokatua dago eta XIII. alea da, hain zuzen. Lan honen egilet za inoiz zalant zan jarri bada ere, Terrerosena dela esango nuke, besteak beste, euskarari ematen dion tratamenduagatik, Andrés Marcos Buriel jesuitaren lagunt za izan bazuen ere Pedro Álvarez de Mirandak (2008: 134) eta Javier Burrieza Sánchezek (2008: ) esaten dutenez. 18. [ ] o fuese una general, hablada con diversidad de muchos Dialectos, como lo tenemos por cierto, (mejor informados en esta reimpresión, así en esto, como en una, u otra cosa, que se hallará diferente (1758: 201). Oihenart. 25, 2010,

6 (Sarrera: j. or.). Eta hori garbi azalduz bukat zen du: Haya quedado este primer lenguaje, como testimonio auténtico y perpetuo, retirado y conservado en las montañas de la Cantabria según piensan probar eficazmente algunos (Sarrera: j. or.). Euskara zaharraren hedadura handiaz ere ez du dudarik: [ ] y habiendo parajes en España, cuatro, y aun seis veces mas apartados entre sí que los Lugares mas distantes de los actuales Bascongados, es natural fuese mayor la diversidad de los dialectos Bascongados de toda España, que los que actualmente se conservan en estos parajes tan reducidos (1987: 227). Eta Paleografiaren bigarren edizioan adierazi zuen dialekto anit zen ideia, zalant zarik ez dadin izan, berriro hiztegian bat zen du bascuence sarreran, honela deskribat zen baitu euskara: BASCUENCE, idioma bascongado, primitivo, segun toda apariencia, y universal a por mucho tiempo en España, aunque con diversos dialectos (1987: 227). Eta euskararen handia eta aint za kantat zen ditu hit z gut xitan Bart zelonari ematen dion sarreran: [ ] nos hace dueños del honor de no necesitar tanto como buscamos fuera, por mas que se afecte el gusto á jeneros estranjeros, manteniendo en nuestro seno, y Peninsula en la lengua Bascongada una lengua madre, incorrupta, y primitiva, que nos vino sin mezcla de los campos de Senár: gloria que no sé que la pueda probar hoi día nación alguna, sin excluir la Hebréa, y la Griega (1987: 221). Jaso daite zke aipamen gehiago ere gai honen inguruan, baina aski dira ekarritakoak. Haren ideiak laburbilduz, Terrerosent zat euskara zen: hi zkunt zaama, Penint sula Iberiarrean lehena, dialekto askotan banatua, arat za, nahastu gabea esan nahi baita, eta, gero sartu ziren hi zkunt zen eraginez, erabilera eremua hagit z murriztu zit zaiona. Edonola ere, ideia horiek ez dute it sut zen. Gaztelaniaren jatorria euskaratik bereizten du eta, metodo erkat zailearen bitartez, Penint sulako hi zkunt za erromaniko guztiak latinetik datozela argi uzten du: Mas à excepcion de la lengua Vascongada todas las demás, que se hablan oy en España, es à saber, la Castellana, llamada por antonomasia Española, la Gallega, y Portuguesa, la Catalana, y Valenciana son hijas de la Lengua Romana ó Latina, del mismo modo que lo son la Italiana, y la Francesa (1755: 203). Ideia horiekin beti batera joan izan dena Kantabrismoaren kont zeptoa izan da. Aurreko aipamen batean ikusi da Terrerosek ere erabilt zen zuela: a excepción de la Cantabria, que conservó su antiguo idioma, que oy llamamos Bascongado, o Vascuence. Badirudi bat egiten duela, garai hartan hainbat euskalt zalek eta euskararen apologistek egiten zuten bezala, erromatarren garaiko kantabroen lurraldea euskaldunen lurrarekin. Terrerosengan, neurri on batean, horrela da, Cantabria hit za Araba, Bi zkaia eta Gipu zkoa lurraldeak adierazteko erabilt zen baitu eta lingua cantabrica euskararekin identifikat zen baitu. Bascuence hit zaren sarreran horrela esaten du: En Latín se dice Lingua Cantabrica (1755: 227). Ekar daite zkeen erreferent ziak ugariak eta 122 Oihenart. 25, 2010,

7 benetan kuriosoak dira euskaldunak eta kantabroak bateratuz 19. Hala ere, jakint sua eta nortasunekoa zenez, garbi bereizten zituen bi garaiak: bata historikoa, zeinetan kantabrismoak dena bat eta bakar bezala hart zen zuen, eta bestea, garaikidea zena, kasu honetan ongi bereizten zituelarik euskara eta euskarak hart zen zituen lurraldeak eta jendeak. Ongi bereiziz Cantabria terminoa oraingo lurralde, hi zkera eta bertako jendea adierazteko bakarrik. Orain arte azaldu ditugun Terrerosen ideia hauek nondik jaso zituen? Lehenengo eta behin, esan behar da Terreros oso zorrot za izan zela iturrien erabileran. Izan ere, hain hiztegi handi eta aberat sa egin ahal izateko mota guztietako liburuak behar izan zituen, lan metalinguistikoak, hiztegiak alegia, baita beste iturri linguistikoak ere, zientifikoak, teknikoak, juridikoak eta abar, hi zkunt za ezberdinetakoak ere bilt zen zituelarik. Euskararen inguruko lanak ere irakurri zituela ikusten da, eta zeint zuk izan ziren irakurri zituenak jakitea ez da arazo, beti aipat zen baititu besteengandik jasot zen zuen informazioaren iturriak. Tubalen teoriaz hit z egiten duenean, esaterako, Florian Ocampo, Esteban de Garibay, Alfonso García Matamoros ekart zen ditu. Hala ere, behin eta berriz eta ezbairik gabe ekart zen duen autoritatea Larramendi da: V. El Padre Manuel de Larr. Dicc. Tril. donde trahe cosa de mil voces castellanas propias del Basc. y entre ellas nueve que puso el P. Mariana en su historia de España por Godas, ect. Y esto mismo confirma en su obra De la Universalidad y Antigüedad del Basc. alegando otras pruebas no poco eficaces y demonstrando que los que han procurado defender lo contrario, hablan sin conocimiento de causa por no entender el Bascuence (1987-1: xxj, 1. oharra). Gure ustez, Larramendi da, besteen gainetik, eragingarriena turt zioztarraren ideietan. Ez dago, beraz, besterik gehitu beharrik, eta De la Universalidad ere aipat zen duen arren, Larramendiren hiztegia da batez ere kontutan hartu behar dena, Terrerosek hainbeste ibili zuena eta gero ere aldiro aldiro aipatuko dena. Bestalde, esan behar da baita ere Larramendiren Hiztegiaren sarrerako bigarren atalak, Que el bascuence es la lengua primitiva y universal de España izenburukoak, 96 orrialde duenak, De la Universalidadeko guztia jasot zen duela. 3. TERREROSEN ORTOGRAFIA VS LARRAMENDIRENA Ez dugu hemen Terrerosek ortografiaren eremuari egin zion ekarria aztertuko, oso interesgarria, aski urrat zailea eta aberat sa bada ere 20. Izan ere, egin zuen lanean, hiztegi batean alegia, ongi ohartu zen zein garrant zit sua zen grafia egokia erabilt zea, eta erabilt zen zuena aldez aurretik ongi azalt zea. Horri eskaini zion zati handi bat hiztegiari egin zion sarreran, honek hart zen dituen orrietatik % 44 ortografiari zuzent zen baiti zkio. Ez zen, hala ere, ongi 19. Cantabrismoa Terrerosen lanean gehiago ikusteko, Pagola (2008: ). 20. P. Sánchez-Prietok eskaint zen dio lan bat (2008). Oihenart. 25, 2010,

8 dokumentatu gabe, bere kabuz eta nolanahi idazten hasi, XVI-XVII. mendeetan ortografiari buruz idat zi zuten egile garrant zit suenen lanak aurretik aztertu bait zituen 21. Ideia nagusiak bikain finkatu zituen, eta aisa laburbil daite zke hit z gut xitan. Batetik, ortografia eta etimologia elkarrekin lot zen ditu, eta biak aztertu ondoren, honako jokabide hau hart zen du: Visto ya que no es posible, ni nos conviene seguir aquellos dos principios de uso constante y orijen, solo queda que elejir el de la pronunciación ; eta jarrait zen du: Así que un idioma solo obliga á saber el significado de la voz, pronunciarla segun las letras que tiene y escribirla como se pronuncia [ ]. Esto ejecuto en esta obra y esto parece que enseña no solo la autoridad sino tambien la razon (Sarrera: xxij. or.). Hiru arau garbitara lotu arren, beret zat garrant zit suena lehenengoa da: hit z egiten den bezala idat zi behar dela. Lebrijaren hit zak jasoz: Tenemos de escrebir como hablamos y hablar como escrebimos ; eta honen arrazoia: por que las letras son el depósito de lo que las fiamos y solo las fiamos la pronunciacion (Sarrera: xxiij. or.). Grafia guztien inguruan azalpen zehat zak ematen ditu. Hot s bakoit zerako erabilt zen ziren grafiak, latine zkoak, zenbaitetan greko zkoak ere barne, aztert zen ditu, irit ziak aldeko eta kontrako arrazoiz hornituz. Gazteleraz idazten duenez eta gaztelera ko hit zak bilt zen dituenez, erabilt zen dituen grafiak banan banan azaldu eta justifikatu egiten ditu. Esaterako <h> ri buruz kasu ezberdinak bilduz eta testuinguruaren arabera grafia horren erabileraren alde eta kontrako arrazoiak azaldu ondoren, horrela bukat zen du: Con esto queda dicho como de paso el uso que hago de la h en este Diccionario, las voces en que me sirvo y en que me descarto de ella y que la cuento justamente entre las letras (Sarrera: xxviij. or.). Euskararen ortografiari buruz ez du ezer esaten. Hala ere, euskara zko hit zak idazten zituenean, grafien sistema tinkoa eta euskal hot setara lotua erabilt zen zuen, gaztelania koak idazteko jarraitu zituen arauen arabera, bere garaiko nola hurrengo mendeko hegoaldeko euskal idazleen erabileratik aldenduz 22. Kasu zailagoak ere badira, esaterako, gaztelaniak bere sistema fonologikoan ez zituenean euskararen zenbait hot s, hala nola <t z>, <t s> hot sak, euskal idazleak grafia eredurik gabe aurkit zen ziren, baina turt zio zkoak, gehienetan, koherent zia bat erakusten zuen horien ida zkeran. Galde daiteke, noski, berak asmatutako sistema zen ala, honetan ere, Larramendiri jarrait zen zion. 21. Lebrija, Alejo Vanegas, Juan de Lama, Antonio Bordazár Artazu, Salvador Mañer, besteak beste. 22. Mit xelenak (1987: 413) zioen bezala: En nuestro caso, además, las grafías no dependen solamente de la época: están calcadas, sin más cambios que los estrictamente inevitables, de las empleadas en lenguas vecinas. 124 Oihenart. 25, 2010,

9 Larramendi euskararen hot sak idazten ere aurreratua izan zen, hegoaldean ohikoak ez ziren grafiak erabili zituelako, Gainera, are meritu gehiago zuen euskalkiak ere kontuan izan zituelako, eta egiten dituen deskribapenak eta balorazioak bere pert zepzioan oinarrituak daudelako. Hala ere, eus kalki guztietan ez zuen ongi interpretatu ent zuten zuena edo, agian, ent zuteko aukerarik ez zuen izan. Zubereraz ari naiz, testu idat zietako <ou> eta <u> grafiak gait zet si egiten baititu. Corografía lanaren a zken aurreko kapituluan De los dialectos del vascuence y del particular de Guipuzcoa derit zanean 23, zenbait arau ortografiko eman zituen, grafia bat zuk onet siz eta beste bat zuk baztertuz: <ou>/<u>; <k>/<qu>, <ç>/ <c>, <z>; <h>; <x> grafien inguruan, batez ere. Fonetika mailan ere, zenbait hot sen deskribapenak egiten ditu eta, horiekin batera, ahoskat zeko arauak ematen ditu, ezaugarri suprasegmentalak barne. Baina, ziurrenez, Terrerosek ez zuen lan hori irakurt zeko aukerarik izan, Corografia XIX. mendean, bera hil eta ehun urte geroago argitaratu bait zen 24. Beharre zko gertat zen da, beraz, nolakoa den DT-an darabilen sistema begirat zea. Segurtasuna erakusten du gehienbat, beste idazleek zalant zak eta t xandaketak agert zen zituzten kasuetan: leherkarietan, igur zkarietan eta, batez ere, gaur egun <t z>, <t s> grafiez idazten diren afrikarien hot setan. Aurkit zen dira, hala ere, t xandaketa grafikoak, baina interesgarriak gertat zen direnak, ziurrenez ahoskerekin lot zen ziren polimorfismo kasuak izango zirelako. Hemen adibideren bat zuk: chaboya, saboina, jaboea. Nondik, berak ematen duen azalpena jarraituz, <ch> sabaiko afrikaria zen eta <j> belarea eta igur zkaria. Terrerosek darabilen sistema grafikoa Larramendirenarekin erkatuz, andoaindarrarena jarraitu zuela eskuarki esan daiteke, kasu bat zutan harenetik aldendu egiten zelarik. Turt zioztarrak tinkotasun gut xiago ager dezake, baina bien artean dauden ezberdintasunak t xikiak dira. Jarraian, Terrerosen grafia interesgarrien deskribapena eta Larramendirena azalt zen dira. Terrerosen t xistukarien sistema aski tinkoa eta t xandaketa gut xikoa da: lapaza, gaztelua, ezpata dant zá, put zua, musukat zea, lapit za, sotrot sa, at secabetu, muquit sua. Hala ere, badaude zenbait polimorfismo grafiko. Mihipunta hobietako igur zkarian, <ss> bikoit zaz: passaldia, eta afrikarian, <s> soilez eta luzez idat zita: ebasi hit zean, esaterako, bietara. Baina, ematen diren grafia bikoit zak ez dira beti polimorfikoak, izan dezakete balio bereizgarria ere, esaterako, <zz> eta <t z> ren artean: galerazzaya (galera+zaia) eta galeat zarra ( t zarra, haundia alegia). Larramendik, DTan: ebat si, pundonorosua, galerazaya. Sabai aurreko afrikaria beti <ch> grafiaz: chalma, chancha, chapela, chartelá, chiquerra, chiquia, cincha, posta echea. Sabaiko igur zkari ahoskabearen kasuan, grafiak t xandakatuz: <ch>, <sy>, <zy> chea, chardiña, chardinaria, queichá, syea eta chea, cheatu, quisyerá, gosyo eta gozyo. Larramendik ere t xandaketa berdinak. 23. Corografía (1969: 296 eta hur.) 24. Aita Fitak argitaratu zuen 1882an. Ikus Larramendi (1969: II) argitalpenean, Tellechea Idigorasen sarrera. Oihenart. 25, 2010,

10 Aipagarria da, hit zaurrean eta hiztegiaren gorput zean, hainbat hit zetan <J> grafia marra batez erdibituaren erabilera. Agian, sabaiko hurbilkaria adierazteko? Beti hasierako posizioan, adibiderako: josi, jostaeta. Hurbilkaria da hasierako posizioan darabilenean <i>: iyuncia, iyunciteria. Larramendik, DTan: josi, jocoa, yocoa, iyuncia. Aldiz, <j> belare igur zkari ahoskabea izango zen honako kasuetan: jaka, jalea, jubileoa, jubetéa. Interesgarriak dira Terrerosen zenbait hit zetan gertat zen diren aldaketak, kasu hauetan fonetikan oinarria dutenak. Ebakeraren arabera sailkatuz, hona adibide bat zuk. Leherkari sailean: biloa / piloa ; bizcochoa / bizgochoa 25 ; pretalá / bretala ; pretiña / bretiña ; catiberia / gatibueria ; costatu / gostatu ; catibú / gatibú ; cayola / gayola ; giringa / siringada. Inoiz, t xistukarienean: siloa / ziloa ( silo ); sangria / zangria ; quijera, quisyera. Hot sen aldaketa t xandaketarik gabe: cenzáya, cerrá ( sierra ). Klasikoa den t xandaketa, banaketa dialektalez gertat zen dena, p/f-ren artekoa: prescoa / frescoa ; pulleroa / fulleroa. Baita, hasierako posizioan, leherkari belare ahoskabearen present zia eta honen falta: kabia / abia ; condarra / ondarra ; edo posizio berean, bi zkarhobietako igur zkariarekin gertat zen dena: zapoa / apoa ; zurriaga / azurria. Kasu gut xi dira sudurkariarekin gertat zen direnak, bustidura/bustidura eza: sorgina / sorgiña. Larramendik horrelako gut xiago ditu. A zkenik, tildearen erabilera ere aipatu behar jesuita biek erabilt zen dutelako. Larramendik: alozá, especá, amarratú, armá, lotú, artimañá. Terrerosek, ere, a zken silaban ezart zen du: quisyerá, at zá, sallá, basá, zamanzá, zancadá eta, batez ere, -tu z amait zen diren partizipioetan: at sartú, carleatú, ambatatú, chaboatú, jaboatú. Edonola ere, gehienetan, tildea hit zak forma mugatuan ematen dituenean agert zen da, baina ez sistematikoki kasu guztietan: barandestéa, baratat zéa, fedéa. Laburbilduz eta atal honekin amaituz, jarrai daiteke Larramendiren eragina Terrerosengan bistakoa dela; agian, ezinbestekoa ere izan zela esan beharko lit zateke turt zioztarra euskaraz mint zat zen ez bazen. Dauden ezberdintasunen arrazoiak ez dira erraz ematen ahal. Bat zutan, Terrerosek berak gai zki ulertuak izan daite zke ere eta, noski, zenbaitetan erratu tipografikoak ere badaudela esan beharko lit zateke. Hala ere, hasieran esan duguna, zenbait t xandaketa baden arren, eredugarria da grafien irmotasuna. Eta hori, euskararen arloan, Larramendiri zor zaio, bere garaiari aurre hartuz, euskararen hot sei begiratuz arau propioak proposatu zituelako, beste hi zkunt zen grafiak saihestuz eta baita zenbait etimologia ere 26. Bestalde, kontutan hart zen bada gaztelaniari Terrerosek egin zion ekarria, ziur gaude erabat ados egongo zela Larramendiren proposamen eta erabilera grafikoekin. 25. Larramendik Bizcocho hit zean horrela dio: viene del bascuence bizgoiso, bizgoxo, pronunciada la x a la latina. 26. Ikus, zehat zago nahi izanez gero, Pagola (1991: 261). 126 Oihenart. 25, 2010,

11 4. LARRAMENDI ETA TERREROS: ETIMOLOGISTAK ETA LEXIKOGRAFOAK Terrerosek euskararen apologia egiterakoan ez ditu azaldu ditugun ideia horiek bereak bezala agert zen. Ez du teorizat zen, besteen irit zi bezala aurkezten ditu. Hala ere, hiztegiaren garapenean, hit zen jatorriaz eta etimologiaz diharduenean, ez du inolako arazorik gaztelania ko hit zei buruz euskaratik hartuak direla esateko. Baita alboan ematen duen latineko hit za bestearen berdina izan arren ere. Latinekoa ere euskaratik datorrela esaten baitu gehienetan Larramendiren autoritatean oinarrituz: Arar: Se dice en Basc. Areatu, de donde se toma, segun el P. Larr. el cast. y el lat. (1987-1: 137). Terrerosek gaztelaniaren hiztegia egitean begien aurrean zuen helburu nagusia, ez bakarra, Akademiak bat zen ez zuen zient zia-terminologiaz osaturiko hiztegia prestat zea zen. Izan ere, Plucheren Espectaculo obra it zult zerakoan arazo handiak izan zituen hit z teknikoak gaztelaniaz nola esan ez zekiela. Ez dirudi helburuen artean gaztelania ko hit zen jatorria eta etimologia emateko asmorik zuenik. Hala ere, aunit zetan hit zen etimologiak ematen ditu zenbaitetan grekotik jasota, bestetan latinetik, eta euskaratik ere, noski. Gai konplexua eta liskarreragilea dela ohart zen da, batez ere euskara zko etimologiak sart zen dituenean, eta ez zuen hori aipatu gabe ut zi sarreran, garaiko eztabaiden berri emanez: Y estando en medio de la disputa, se les acerca la lengua Bascongada y dice redondamente que la voz es suya por la mayor vecindad, por la antigüedad, y porque la semejanza de la voz y significación trahen notoramiente el carácter del Bascuence (Sarrera: xx-xxi. or.). Nolanahi ere, bere burua bada ez bada zuritu nahirik edo, aldez aurretik igort zen du mezu esangurat su hau: En toda la obra que va a salir a la luz se hallarán no pocos pleitos y contestaciones semejantes, dejando a cada cual la libertad para que se declare por la parte que le pareciere mejor o por ninguna, que será muchas veces el partido mas seguro, pues vemos a los litigantes caminar a tientas y como dicen a bulto (Sarrera: xxi. or.). Sarreran bertan zenbait adibide ipint zen ditu Gabela, Heraldo hit zetan Larramendiren etimologiak ekarriz. Hiztegiaren gorput zean, hit zen azalpena garat zen duenean, hainbatetan agertuko du hor esaten duena: Guindar: Izar, alzar, levantar. Sejourn dice que es tomado del Fr. pero el Francés, y Castellano son tomados del Basc. Guindatu, que significa lo mismo (1987-2: 250). Beste kontu bat da zein helburu izan zezakeen Terrerosek bere hiztegian euskal hit zak sart zean, eta galdera horrek ez du erant zun errazik. Hain sarrera sakon eta luzea hiztegiari egin arren, non, bere hi zkunt za ideiekin batera, hiztegiaren gilt zarriak zehat z agert zen dituen, ez du inon ere adit zera ematen euskara zko hit zen hain kopuru handia zertarako edo zergatik sartu zuen. Ezin daiteke esan errepertorioak osat zeko sartu zituenik: dialektalismoak, amerikanismoak, ijituen jargoia, e. ab. Horiek denak zehaztasun eta Oihenart. 25, 2010,

12 aberastasun handiz eskaint zen ditu, non erabilt zen diren adieraziz, azalpen murrit zagoarekin bat zuetan, baina gehienetan testu-inguru zabalagoan ezarriz, argi geldi dadin zein den hit zak duen balioa eta hart zen duen esanahaia. Geografikoki egiten dituen kokapenak ere aberat sak dira eta, zenbaitetan, lurralde hurbiletako hit zen artean ezberdintasunak gertat zen badira, hori ere seinalatu egiten du, adibide baterako, Cantabria eta Enkarterrietako hit zak bereiziz 27. Bestalde, goian aipatu den bezala, Terrerosek munduko edozein lekutan erabilgarri izan zitekeen hiztegi bat egitea nahi izan zuen, horretarako lau hi zkunt za nagusitan ipiniz. Sarreraren amaieran gehiago zehazten du hi zkunt zen edukia eta partaidet za: [ ] he tenido que poner la mira en términos que regulo por buena cuenta en la diversidad de acepciones de las voces y modos de hablar que traigo; de que van en cuatro idiomas, y muchas de ellas en seis (Sarrera: xxxiv. or.). grekoa eta euskara gaineratuz, alegia. Eta kontuan hartu behar da goian esandakoa ere, hot s, hiztegiari ipini zion izenburuan, ziurrenez, euskara ere sartu zuela. Beraz, hasierako galderari erant zunez, euskararena ere sartu nahi izango zuen. Hala ere, bada pisu zko beste arrazoi bat bazter ezin daitekeena: Larramendiren hiztegiaren ildotik jarraituz, euskara zko hit zak sart zen ditu gaztelania zko hit z aunit zen jatorria euskaran aurkit zen zuelako: Es demasiado estimable un solar noble gaztelaniari buruz, para que le miren con tanta indiferencia los sabios: antes bien se verá el mucho caso que hago de la etimología por la multitud de voces castellanas á que doi la equivalencia ya en el idioma bascongado y ya en el griego, únicamente para que se sepa el orijen de donde vienen: de manera que aunque no se exprese á las claras, siempre que se da en esta obra la significación griega ó vascongada de la voz, es como poner una mano ó una muestra que esté señalando la raíz de que procede (Sarrera, xxii. or.). Garbi adierazten du gaztelania zko hainbeste hit z nondik datozen jakinarazteko sart zen dituela euskara zko hit zak, bide batez jatorri hori leinu ospet sut zat hartuz. Halere, hiztegian agert zen den euskal hit zen bilduma begiratuz, jatorriaren arrazoia ez da aski kasu aunit zetan. Beste arrazoi bat zuk ere badaude, askotan garbi ageri duelako gaztelania zko hit zaren parean euskara zkoak era ezberdinetan sart zen dituela, etimologiarekin inolako zerikusirik gabe. Tipologia beste kasutara zabal daiteke, bat zuetan, ez gut xitan, euskara zko hit za baino ematen ez duelarik. Hona, jarraian, zenbait adibide: a. Gaztelania zko hit zaren parean euskara zko bat agert zen du: Herrón: en Basc. se llama Ola-jauna. Macero: Arot za; Gañan: Necazaria. Cosér: josi. Guadaña: Sega. Guadañero: Segaria. Vale: agur. 27. Ikus, esaterako, Echeverria Isusquiza (2001: 103). 128 Oihenart. 25, 2010,

13 b. Gaztelaniatik hurbil datorrenarekin batera, euskara zko bat: Regalo: Erregaloa, doaiña. Lienzo: euná, linteoa. Guardia: Goardía, zaindia. Izaga: izaga, iteguia. Manta: Cubierta de cama, manta, manteá, seyala. c. Azalpena eginez: Alaga: Gari mota bat, alaga, alaguéa. d. Sarrera bezala euskara ko hit za ematen du zuzenean, gaztelania korik gabe: Jaincoa, Jincoa: Sincope de Jaungoicoa, Dios. Berdin, Lau-buru, Zamarra edo zerria, naba, e. ab. Etimologien aipamenak eginez: a. Gehienetan euskal hit za ematen du beste aipamenik gabe: Raya: V. Basc. Arraya de arraya, arraina; Aurragado: Es tomado del Basc. Aurraca, aurreraca. Mochil o motril: El muchacho que sirve a los labradores. V. es del Bascuence motil o mutil, muchacho o sirviente. b. Etimologia ematen du, baina iturria adierazi gabe: amesnador: Voz antigua Española, tomada del Basc. Amet s, amet sa, sueño. Derrengarse: Quebrarse las ancas, etc. Viene del Basc. Errendú, que significa hacer cojo. Perinola: Pieza de madera u otra materia a quien se pone una punta sobre que da vueltas para jugar. Basc. Perinola de Arinola, madera lijera. c. Zenbaitetan, jatorria agert zen duenean, bere irit zia soilik agert zen du beste baten aurka bada ere: Lastrar: En la Marina, poner lastre a la Nave. Basc. Lastratu, lastatu, de donde se tomó la voz, y no del Céltico lastra, como quiere el Dicc. de Trev. Galería: Estancia o corredor de una casa [ ]. Basc. Galeria. Y asi tiene el orijen Basc. y no Fr. Como quiere Sejourn. d. Beste bat zuetan jatorria euskaran ezart zen du, baina ziurtasunik gabe: Azafrán: parece mas natural que venga del Basc. Azafraya. e. Inoiz, frant seserako ere ematen du: Zumaque: Planta que crece hasta la altura de un hombre [ ]. Basc. Tanaoa, zumaquea, de donde se infiere que no solo el Cast. sino tambien el Frances Tan, vienen del Bascuence. f. Askotan, Larramendiren aipamenak modu ezberdinetan egiten ditu: V. Larr. Dicc., (horrelakoetan ez du etimologia azalt zen): Orobias, orobia; Parar, paratu; Asisia: Voz antigua de Aragon, tomada del Bascuence Assí, assit zea, que significa empezar, y es el significado primitivo de asisia. Zaga: Carga que se acomoda en la trasera de los carruajes. Basc. Zagá. Zarria: Lo mismo que zarpa, y cazcarria. V. Basc. Zarria, zerria. Oihenart. 25, 2010,

14 Azalpena emanez, zuzenean Larramendi aipatuz: Ostra: ostra, ostrea. Larr. dice que ostra es del Bascuence. Zamarra: Vestido de pellejos con su lana. Tambien se llama así la piel de carnero. [ ] El P. Manuel de Larram. la halla por todos caminos mas cerca, por ser Zamarra voz bascongada como contracción de zamanarra, zamalarrua, que significa pellejo de cargas, porque sirve para cubrirlas. Mama: Larramendi la halla más cerca en el Bascuence de Ama, que es Madre, así como Aita, Padre y como los niños la repiten, hallan uno y otro nombre mama y taita por madre y padre. Besteen irit ziak ere kontutan hartuz Cobarrubias, Sejourn, Oudin, el Dicc. de la Academia,,, baina beti Larramendiren autoritatea hobet siz: pero el Padre Larr. Algarada: Grita y vocería. Covarr. se inclina a que la voz se tomó del Italiano. Algunos dicen, como acostumbran, que es del Arabe y que significa tumulto estratajema, burla, sedición; pero el Padre Larra. la halla puramente bascongada y con la misma significación, con raiz mui proporcionada de algara, en bascuence grito y dá, que significa el modo de la acción. Artiaga: Según Oudin, en lengua bascongada es lo mismo que robledo o robledal o lugar lleno de robles o encinas. Pero Larram. no da este equivalente sino el de Ariztiya, aristeguia, arizaga, etc. Marca: Lo mismo que mojon. V. Lat. Limes, marca unos dan a esta voz el origen del latín: otros del Fr. Marquer; y otros del teutónico Mark; pero el P. Larr. le halla mas cerca y mas natural en el Bascuence. A zkenik, beste talde bat aipatu behar da Terrerosen hiztegian. Euskara ko hit zen sarrerak, deigarria ere dena hiztegia gaztelania koa baita. Tarteka tarteka, badaude hainbat adibide, hemen banakaren bat baino ez badugu aipat zen ere: Artiaga, babazorro, Jaincoa, Lau-Buru. Beste talde batean ere sartuko nitu zke zenbait hit z, bereziak gertat zen direnak ematen duen azalpenagatik: Cántabra o Cántabro, estandarte antiguo de los Cántabros o Vizcaínos: y que tomado de ellos le introdujo Augusto en los Ejercitos Romanos, y es el mismo que el Lábaro. Gabacho, voz Bascongada, que se dice por desprecio a los Bearneses, y otros habitadores de las Montañas de Francia, que abundan en riachuelos y rocas, que se llaman en Basc. Gabes o Gabas, y los riscos acha, ait za, y por esto lo toman hoy por vil, despreciable. Vale, al despedirse, Dios te guarde, o de salud. En Bascuence se dice Agur, ya introducido en Madrid. Semana Triduari ere ematen dion sarrera oso interesgarria gertat zen da: Semana de tres días [ ] y que acaso se usó en muchas partes en la antigüedad y certísimamente en la Cantabria, pues quedan en su lengua, siempre, o casi siempre, significativa, vestigios claros de esta semana en los nombres. Eta astearen egunak euskaraz ematen ditu, zenbait kasutan aldaki dialektalak sartuz, esanahiarekin batera. Toponimoak ere oso aipagarriak dira, 130 Oihenart. 25, 2010,

15 hirien izenak batez ere, Alaba, Barcelona, Bizcaya, Navarra, Zaragoza, denek euskaran duten jatorria zeha zki azalduz. Puntu honi dagokionez, Andrés de Pozak erabilitako metodologia aplikat zen du, hau da, toponimiaren analisi etimologikoan oinarrituz, euskararen hedadura Penint sula osora zabaldu. Terrerosek sarreran ez ezik hiztegiaren barruan ere Larramendiri buruz egiten dituen aipamenak ugariak dira. Egin ditugun kontuak zuzen badaude, 182 hit zen euskal etimologiak ematen ditu. Horietatik, 74tan jesuita andoaindarra aipatuz eta gainerako 107etan ez. Erreferent ziak modu hauetakoak dira: Voz antigua Española tomada del Basc.; Vid. Basc.; Es del Basc.; Es tomado del Basc.; De modo que en lengua bascongada quiere decir; En Basc. se llama; Son voces del Basc.; Parece mas natural que venga del Basc. Zenbaitetan luzeago ere egiten du. Bestalde, Terrerosen hiztegian, aurrerant zean DC, agert zen diren euskal etimologiak eta azalpenak Larramendik bere hiztegian, hurrengoetan DT, dakarrenekin erkat zen badira, aski bat datoz eta ezberdintasunak t xikiak izaten dira: DT: Machin, así se llama en bascuence á Martin entre los rústicos y olaguizones, y de aquí llaman los poetas á Cupido Dios Machin, por haber nacido en la herreria de Vulcano. DC: Machin, es voz bascongada, que quiere decir Martín y se toma por mozo de herrería y los Poetas llaman tambien Machin á Cupido, porque nació en la herrería de Vulcano. DT: Taita, es voz con que los niños llaman á sus padres y es bascongada, contraccion de la repeticion aitaita. DC: Voz con que los niños llaman al padre. Vid. Padre. Bat zuetan DC-k analisiarekin batera bilt zen ditu: el Padre Larr. la halla puramente bascongada y con la misma significación, con raiz mui proporcionada de algara, en bascuence grito y dá, que significa el modo de la acción. DC-k baditu DT-k ez dakart zan hit zak ere: lehen aipatu ditugun toponimoak, Araba, Bizcaya, Navarra, Barcelona, Zaragoza. Zenbait hit z: Ragua: hoyo inmediato a la herrería a modo de calera para echar la vena y fundir el hierro. Basc. Arragua. Arriaga: Lo mismo que pedregal ó lugar lleno de piedras. Vid. Oud. y pedregal. Basc. Arrieta. DT-k, Arriaga ez du bat zen eta Pedregal hit zerako euskaraz: arcoscadia eta arrieta ematen ditu. Ponerse de hinojos: arrodillarse. Basc. Balaunicatú (sic). Beste talde batean sartuko genitu zke beste hit z bat zuk, zeint zuetan Terrerosek Larramendi aipat zen badu ere, DTan ez dira agert zen edo ez sarrera horrekin behint zat: Artiaga: Según Oudin, en lengua bascongada es lo mismo que robledo ó robledal ó lugar lleno de robles ó encinas. Pero Larram. no dá este equivalente sino el de Ariztia, aristeguia, arizaga, etc. Gut xitan bada ere, azepzio ezberdinarekin: Nava: tierra llana, es voz bascongada, y de aquí á la palma de la mano DTan; Nava: Llanura, campo raso y extendido. Es voz Bascongada. V. Navarra DCan. Oihenart. 25, 2010,

16 Bi hiztegien arteko neurriaz ohart zeko, zenbait hit z-kopuru azalt zen dira. Terrerosen hiztegiak mila sarrera ditu gaztelaniaz. Horietatik, euskararekin osatuak, Beraz, hiztegi osoaren % 2,27 hart zen dute. Bestalde, sarrera batek hit z bat baino gehiago eduki dezakeenez: Semana tridua: aste-lena, aste-artia, aste-azquena, Ost-eguna, Ost-irala, Bari-eguba, Larumbata, Zapatuba, Igandia, esaterako, euskaraz agert zen diren hit zak, orotara, dira. Larramendiren DTrekin erkatuz: honetan euskaran jatorria duten gaztelania ko hit zak dira. Beraz, hiztegiak orotara dituen hit zak direnez, hiztegi osoaren % 4,38 egiten dute. 5. LARRAMENDI ETA TERREROS: HITZEN HAUTAKETA ETA AZEPZIOAK Orain arte ikusi dugunarekin, badakigu euskararako Terrerosek izan zuen iturri nagusia, lexikografia mailan batez ere, Larramendiren hiztegia izan zela. Baina Terrerosen formazioa eta nortasuna agert zen da bere obran, ez bait zuen it su it suan jarraitu. Badaude aipagarri gertat zen diren zenbait aldaketa, eta horietako bat hit zen hautaketari dagokio. Larramendik gazteleraren hit z sarrera baterako euskara zko termino bat baino gehiago ematen dituenean, Terrerosek askotan gaztelerako formatik hurbilen geldit zen dena hart zen du. Alabanza hit zean Larramendik ematen dituen parekoak dira: alabanza, doandigoa, laudorioa ; Terrerosek, Alabanza bakarrik. Apartar sarreran, Larramendik: apartatu, alderaguiñ, bereistu, bereci, berecitu ; Terrerosek, apartatu. Larramendik, balcon erako: baranda, pendiza, balcoya ; Terrerosek, balcoya. Arar sarreran hona zer dioen Terrerosek: Se dice en Basc. Areatu, de donde se toma, segun el P. Larr. el cast. y el lat.. Zein izan daiteke Terrerosek hainbestetan jarrait zen duen jokabide horren arrazoia? Erant zuna askotarikoa izan daiteke, baina nagusi bezala bat seinalatuko nuke. Terrerosek bere hiztegian gaztelania ko hit z askok euskaran dutela jatorria adierazi nahi du; bestela esan, euskara ko forma gaztelania koaren etimologia argit zeko ekart zen du, eta ez hainbeste forma lexikaletan euskararen aberastasuna agert zeko. Hori izan daiteke, baita ere, forma jatorragoak diruditenak ez hautat zeko arrazoia ere. Hona beste adibideren bat: DT: Bahia, es voz puramente bascongada y significa puerto; y llamamos bayona al buen puerto, y aquella deprecacion frecuente en labortano bayonean elt zea, de que lleguen felizmente al puerto. DC: bahia terminoa soilik, besterik gabe. Edonola, jokabide honek salbuespen ugari ere baditu: DC: Guisa, moldea ; guapoa, ederra ; guacharrada, blostada ; lastima, cupida eta abar luzea. Eta jokabide horretatik erabat aldenduz, Barateria hit zean, esaterako, Lar. el cohecho del juez, tiene el mismo origen bascongado, barateria, baratasuna. Terrerosek, aldiz, a zken forma baratasuna baino ez du bat zen. 132 Oihenart. 25, 2010,

17 Beren hiztegiak egiteko, bi hiztegigileen helburuak berdinak ez ziren bezala, hit zen trataeran ere bada beste ezberdintasun nabarmen bat. Terrerosen hiztegia gaztelerara zuzendua da, sarrera bakoit zeko hit zaren azalpena oso garbia da, hit z teknikoen kasuan, andoaindarrak ez bezala, zein zient zia jakint zarekin lot zen diren ere esanez: Amarrazon, amarras, En la marina, ; Arteria: Termino de Anatomía,, Balaustres, Termino perteneciente á la Arquitectura,. Larramendik euskara zko eremuak garat zen ditu, gaztelania ko hit z baterako zenbait euskal lexema sinonimo edo sinonimot zako emanez, baita hit z baten balio ezberdinak ere bereiziz eta bakoit zari bere sarrera eskainiz: Apostar hit zak hiru esanahi ditu eta beste hainbeste sarrera; apostado k, bi. Terrerosek, ordea, oro har, lexema bakoit zeko sarrera bakarra du. Izan ere, Larramendik hi zkunt za arruntaren hiztegia egin nahi izan zuen, Terrerosek, berriz, esan bezala, zient zietako hit z propioak bildu nahi izan zituen, eta horien ezaugarrietako bat unibokoak izatea da. Bada beste ezberdintasunik ere bien artean. Terrerosek forma mugagabearen ondoan forma mugatua ere askotan ematen du. Larramendik ere bai, baina ez haren maiztasunarekin. Eta ez beti hit z berean ere. Terrerosek: brecha, brechea ; escoba, escobéa ; estrata, estratea ; manta, manteá. Larramendik: almená, almeneá. Algarero sarreran, Larramendik: Algararia, algaraguillea, ojularia, ojuguillea, deadarcaria, deadarguillea. Terrerosek: Algararía, algaraguilléa. Larramendik: arbol, arbola, arecha, zuhait za. Terrerosek: arbola. Hit zen hautaketarako, Terrerosek ez du irizpide finko edo bakarrra. Askotan, Larramendik, sarrera baterako, euskara zko hit z etimologikoaz gain, beste hit z bat edo hit z sail bat ematen du. Terrerosek, eskuarki, a zkena jasot zen du Larramendik egiten duen etimologiaren aipamena bildu gabe ut ziz. Larramendik: Juego de naipes, viene en francés y castellano del basc. Bat zeta, juntar, amontonar, [ ]. Baceta. Terrerosek, aldiz, Baceta: juego de naipes, en que el banquero lleva siempre el naipe y pone la banca ó dinero que sirve de base al juego. En Bascuence se llama también bacéta. Beste bat zuetan, berriz, ez du horrela egiten. Larramendik: Haz, manojo de trigo, leña, etc. Sortá, aldaca, sendorra, azautoa, zama, azaoa [ ] viene del Basc. Azaoa. Terrerosek, azaoa. A zkenik, edukiaren aldetik, sarrerei Terrerosek DC-an euskara ko hit zei ematen di zkien azepziotan, oro har, DT-koak hart zen ditu. Baina, zenbaitetan, osatu egiten ditu. Hona adibide bat zuk: DT: Añascar: voz anticuada, enredar, embrollar, viene del basc., como si dijera mañascar, de maña y asca, ascatu, lo que necesita de maña para desatarse, como es lo que se embrolla y enreda. Nastu, naasi. DC: Voz anticuada, lo mismo que embrollar, enredar, desordenar. V. Basc. Nastu, naasi, Cerv., Don Quijote: pero el diablo, que todo lo añasca, etc. DT: Vale: al despedirse, agur. DC: Vale: Al despedirse, Dios te guarde ó dé salud. En Basc. se dice Agur, ya introducido en Madrid. Oihenart. 25, 2010,

Sitemap